XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ezta arek ere.

Baiña aiton-amonak bai orratik.

Eta aitonak kentzen badizu ain aipatutako zure oiñordekotza ori?

Zuk nai dezunari emateko, etxea zurea al da?

Ondo zaindu al dituzu gurasoak?

Baserria oso-osorik aitonarena da, eta berak nai duenari emango dio erantzun zion etxera ezkondutako semerik zaarrenak.

Ez etorri onera arrokeri oiekin.

- Ez dek nerea, baiña izango dek.

- Aitonak ori esan badu, baserria berea duen ezkero, nai duenari emango dio.

Aren esku dago zeiñi utzi.

Eroak ere badaki orrenbeste.

- Zuek ere amarekin bat egin al dezute?

- Gu ez goaz iñoren aurka edo alde.

Erteera orixe bakarra ikusten det gure baserriaren etorkizunerako: Josetxok artu duena.

Zuk, zure arrazoietan, ni naizela oiñordeko esan naiko zenduen.

Nik, berriz, emen martxa artua daukat, eta etzait ara joateko gogorik egiten.

Zure ta gure osaba-izeben lotsakizuna ere bada ori.

Josetxok ordainduko du neri ere nazka ematen didana: alako famelia azi duten aiton-amonak bakarrik, zaartuak, gaixo, utziak ikustea, eta alako baserria galtzeko zorian.

Arrazoi auek denak Josetxoren alde daude: batez ere, etxea oso-osorik aitonarena dala eta bera jasotzen duenari emateko eskubide osoa daukala.

Ni itxu-itxuan onen alde nago, eta ez iñoren aurka.

Zure ustez ni banaiz lenengo, pozik uzten diot nere oiñordekotza esan zuen zaarrenak.

- Guretzat ere ez da gaizki etorriko.

Emendik aurrera noiznai joan giñezke aiton-amonak bisitatzera.

Orain arte ez nintzan ausartzen.

Aiek an bakarrik utziak ikustea lotsagarria baizan ori.

Ez ditut ezagutzen ere.

Gu ezkondu giñanean, etziran azaldu zion erraiñak.

- Nik alegiñak egingo ditut, bada, galerazteko.

- Munduan dan astakeririk aundiena egingo dezu.

Bai seta gaiztoak artua zaudela!